Gimnasioa :: Arte martzialak

Zigarrola, 1 Musakola
20500 Arrasate Gipuzkoa
Tel. 622725866

Esparta-Arena

Borroka-arteak

Nagusiki arte martzialen disziplina derberdinen praktikak bereizten duen kirol elkartea da Esparta Arena. Hauen artean defentsa pertsonalera zuzenduriko Wing Tsun, Jiu-Jitsu brasildarra, Kyokushinkai edo Kyokushin karatea eta martzial arte mistoak, MMA bezala ezagunak.
Kirol praktika mota guztietarako egokia den ondo hornituriko gimnasioa jartzen dugu zure esku. Nahiz eta gure gotorleku eta ezaugarri nagusia arte martzialak izan, gure gimnasioan bi diziplina praktika nabarmendu behar ditugu, Cross Training eta halterofilia.

Cross Training

Cross Training edo entrenamendu funtzionala fitness-aretoetan gero eta hedatuago dagoen jarduera da eta helburutzat egoera fisiko orokorra azkar garatzea du ezarritako denbora itxian garatzen diren ariketa desberdinei esker.
Gure lan taldeak bilatutako garapena lortzen eta lesioak saihesten bideratzen du erabiltzailea. Bere ariketarekin helburu sorta bat mantentzea eta areagotzea nahi da: iraupen kardiobaskularra eta arnas erresistentzia, erresistentzia muskularra, indarra, malgutasuna, abiadura, bizkortasuna, koordinazioa, oreka eta azkenik, profil eta tonu muskularraren handitzea.

Arte martzialen ikastaroak eta jardunaldiak antolatzen ditugu eta gure helburuekin bat datozen beste hainbestetan hartzen dugu parte. Lehiaketetan aritzen gara, baita nazioartekoetan ere.
Gure irakasleen ezaugarri nagusia bere ibilbide luzea, nagusiekin eta baita gaztetxoenekin ere.




Esparta-Arena facebook twitter

BERRIAK

Aurrekoak ikusi

GYM